konbultsioa
Bat-batean, bere txanodun jertsearen azpian, gorputzak musika zeriola nabaritu zuen. Hortzen artetik melodia kanporantz ateratzen ari zitzaion. Eta auskalo zer pentsatuko zuen jendeak. Pozik zegoela agian. Baina ez zen zoriona sentitzen zuena. Konbultsio ero bat baizik. Txanoak aurpegia irensten zion eta aurrera jarraitu zuen kale bustietan zehar.

meidei
3/08/2005
Ta nire aurretik pasatzian flipauta utzi ninduen txano zangodun horrek!
Errepidea gurutzatu ein zun beitu gabe, eta nik oiukatzen: “kontuz kotxiekin!” beie nola entzun…. musikak zeraman…
Biziki gustatu zait zure orria, aupa!