itxaropenak
Momentua kutxa txiki batean gorde nahi izan zuen amona zaharrak. Hiriko argiak piztu ziren bere aurrean. Bilobei begira gelditu zen. Bere seme-alabei so. Eta dena ondo zegoela iruditu zitzaion. Dena ordenean zegoela. Eta belaunaldiz belaunaldi orden hura mantenduko zenaren itxaropenarekin, begiak itxi zituen. Bilobak isildu egin ziren.
Euria hasi zuen.

juankar
5/12/2005
…agurreko muxu hotsak banatuz.
newton
5/12/2005
Guztia ilundu eta beltzez jantzi zen. Ziurrenik amonak kutxa txikia irekiko duten esperantzarekin begiak itxiko zituen.
John Whitechapel
5/12/2005
Seguruenik bere burua bizitza den bukleko ordenuan kokatuz, biloba, alaba, ama, eta amona izanik, lekua egin eta lo…betiko loa.
John Whitechapel