grinak
Idazteko grinak joan-etorriko tiketak erabiltzen ditu. Aldiriko trenetan dabil, ez baitu oso urruti joan nahi. Ez dakit, agian helburuak behar ditu. Epeak. Zerbait plazaratu nahi dut. Ikutu eta sentitu daitekeen zerbait. Eta ez dut izenburu bat besterik. Beste guztia, egiteke. Pentsatzeke. Idazteke. Eta bat-batean, amildegi baten aurrean aurkitzen naiz. Eta ez naiz gai sentitzen. Eta neure buruari behin eta berriz errepikatzen diot, “ez, neska, zuk ez duzu honetarako ere balio”. Besteek jarri behar dizkidate probak.
Ez neuk neure buruari.

John Whitechapel
21/02/2005
Animo hori gora gero ehhh!
Bueno ez dakit beste asuntotan nola zabiltzan baina hontan bezain ona ere bazara…buenooo…
Eutsi eta ea autoestima hori apur bat pasiarara ateratzen duzu.
Besarkada handi bat.
John Whitechapel
kapt. kurtz
21/02/2005
ez dut uste Elkar, Erein, Susa edo Alberdaniakoak nire bila etorriko direnik, beraz, noizbat ausartu beharko dut fundamentuzko zerbait egiten. eta horrek ikaratzen nau. ezinaren beldur naiz.
Julen
21/02/2005
Neska!! Izenburua nik uste azkenekoa izan beharko lukeela. Izan ere, zerbaiti izenburua jartzeko, zerbait horrek existitu beharko du, ezta? Izenburua agian ilusioaren zioa besterik ez da.
Lasai hartu neska.
kapt. kurtz
21/02/2005
ez dut uste derrigorrezko ordena denik. ez dakit, idatzi ditudan ipuin askotan, lehenengo izena izan zuten, eta gero pixkanaka joan ziren eraikitzen.
Mifune
23/02/2005
Behar bada, Elkar argitaletxeko norbait hau irakurtzen egon ahalko litzateke…
Don´t understimate the power of the Force.
kapt. kurtz
23/02/2005
eskua altxa dezala orduan!

loan calculator
3/10/2005
loan calculator
loan calculator The stores would not blossom out into brilliant skulkers, cunning fingers would not be busy in vritt