gordin
Lankide batek bizkartzain baten Moleskine koadernoa topatu du. Bertan, bere egunkaria irakurri daiteke. Irakera joan nahi omen du bizkartzainak. Han bere lanak bestelako dimentsio bat izango lukeelako. Hemengo bizitzaz nazkaturik omen dago. Letra gaizki ulertzen den arren, ondo idazten du bizkartzainak. Eta kontatzen duen orok oso erreala dirudi.
Eguneroko bizitzaren narrazio gordina.

* Mikelon *
10/10/2005
josus! bueno, nere aurreiritziak izango dira, noski, baina… sekula ez nukeen esango bizkartzain batek horrelako kezkak zituenik! :oS
Bizkartzain guztiek aipatzen duzunak bezalako kezkak badituzte… bueno, horrek pentsarazten dit beraiek ez dutela pakerik nahi, hobeto bizi direla liskarren bat dagoen tokitan… eta horrek beldurra ematen dit!!!