bultzada
Eta bat-batean, agertu egin da. Beste itxura batekin gainera. Baina hemen dago, nire esku artean, hainbat denboraz ahazturiko disketea. Bere barruan, urteetan zehar idatzitako zenbait ipuin aurki daitezke. Buelta bat behar dute, eguneraketa bat, koherentzia bat osotasunean. Zenbait gauza aldatu nahi nituzke. Zenbait gauzek lotsa ematen didate orain. Zenbait gauza ez zaizkit nik idatziak iruditzen. Zenbait gauza gorroto egiten ditut. Baina hasierarako bultzada bezala suerta daitezke gauza horiek. Behar dudan bultzada hori.
Galdurik uste nuena.
Pixkanaka sarera igotzekotan nago material guztia. Fikzioz beteriko blog bat sortzekotan. Creative Commons lizentzia bat ipini, eta beno, nahi duenak irakurtzeko hor jarri. Ez dakit. Fikzio hotzak besterik ez dira. Fikzio hutsak.

Julen
26/03/2005
Bai!! hori da, baliatu bultzadaz bideari ekiteko (jarraitzeko?). Oso ondo legoke ipuin horiek sarean jartzea cc lizentziapean. Nik behintzat gustora irakurriko nituzke. Ea ba…
elaine
26/03/2005
Bitxia. Atzo ordu berdiean berbera gertatu zitzaidan niri. CD batean gordeta dauzkat aspaldiko ipuin dexente, baina irakurtzeko adorerik ez nuen izan. Egunen batean agian…
Kapt. Kurtz
26/03/2005
Adorea behar da horrelakorik egiteko. Eta harritzen nau nik egin izanak. Egia da, gainetik irakurri nituela, xehetasunetara iritsi gabe. Hotzikara bat sumatu nuen gorputzean. Eta lotsa. Lotsa handi bat.
Aizan Elaine, hire argazkiak d p… madre daude. Ziur ipuinak maila berdinean darela…
Cocholate
26/03/2005
Pues yo, no es que reclame nada… pero no entiendo ni pio
elaine
27/03/2005
Eskerrikasko Kurtz, baina ez dakit nik…
Agian adorea bildu eta revisited bertsio bat egin nezake, noizbait. Gauza da dokumentuen izenak irakurtzera iritsi nintzela, eta azkenaldian bueltaka nerabilen ideia baterako zirriborro bat badagoela… orain dela 6 urte idatzia!
Kapt. Kurtz
27/03/2005
honelakoak ere gertatzen dira.
ez gara hainbeste aldatzen denboran zehar.
Mifune
28/03/2005
Nik ere horrelako diskete bat galdu nuen aspaldin, bainan ez dut sekulan berreskuratu. Blog berriaren helbidea jakinaraziko diguzu, ezta, mesedez?