belaun

Galtzen hasia naiz esperantza. Egun txarra, bai. Haizea izango da. Edo auskalo zer. Nazkatua nago hego haize honekin. Nire segurtasun falta areagotzen du. Horrek eta merkatuan jasotzen ditudan jipoiek. Belaun dardartiak nireak. Ez, ez du hotzik egiten.
Beldurra baizik.

3 comentarios para “belaun”

  1. Hego haizeak, haize kixkurra,
    izatez edo ez izatez
    berpizten digu beldurra.
    Zein da leku seguru eta xamurra,
    zein zalantzarik gabeko oina
    zoroen bazterrak
    nahazten ba dira egun inoxo hauetan?

  2. Eta akaso tximeleta muxu batek laztanduzko dizkizu masaiak. Horra.

  3. Beldurra aridu bai!, beldurra, izua…
    Hego haizearen bestalde, Iparra, bere hizotzezko ezpatarekin zain… Bihotza harrizkoa noiz bihurtu zain, non ago Erio? Ez ote dira hotza ta beldurra gauza bera? Ez du ba beldurrak hizozten? Hotzak beldurtzen? Esaidak Erio, nolakoak dituk ire eskuak? Zalantzarik gabe hotzak, itxaropen gabeak, behin betikoak. Behin betikoak hotza eta izua, begiak itxi eta kitto! Belaunak dardar diozu, edo arima?

Escribe tu comentario. Es gratis.

XHTML | Puedes utilizar las siguientes etiquetas: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>