bazterrak
Ilusio handiz hasi dut proiektu bat Goiena.net-en. Iban Arantzabal, Sustatuko editorearekin hitz egin nuen telefonoz duela egun batzuk eta bertan blog bat sortzen ari naiz (Goiena, ez Sustatun). Egunotan arazo txikiren bat dut pasahitz eta leihotxo iguingarriekin baina ziur laister konpondurik egongo dela. Test egunak pasa ondoren, plazaratuko da. Lehenengo aldiz, Coreblog erabiltzen ibiliko naiz. Lehenengo aldiz, ni agertuko naiz, nire benetako izen, abizen, eta itxurarekin. Euskal blogen munduaren bazterrak astinduko ditut pixka bat.
Hoixe da nire ilusioa.

Julen
30/04/2005
Ongi etorria egin behar zaizu edo orain arte ezin al zen suposatu euskal blogen artean zinenik?
Niretzat behintzat hor egon zara aspalditik, asko eta askoren aurretik. Taxi galduak ez ziren galdu.
newton
30/04/2005
Eskerrak, badirudi azkenean Euskal Blogosfera Komunitate bat dabilela Goiena eta Eibar.org inguruan; azkean aldian asko dira sortu diren euskal blogak, eta nire ustez guztiak norantza ezberdinetan zihoazten, baina badirudi horrelako proiektuekin baten batzuk bateraru direla.
Zure proiektua ikusteko irrikitan egongo gara ; )
Kapt. Kurtz
30/04/2005
eta noizko beste txakoli&blogs bat? nik ezin izan nuen elgetara joan.
julen, ia beti erdaraz idatzi dudanez, ez dut uste blog euskaldun bezala kontsideratzen nautenik.
Julen
1/05/2005
Ba nik bai, kontsideratzen zaitut.
Kapt. Kurtz
1/05/2005
botaketa egin genezake.
Julen
1/05/2005
Ilegalizazio prozesua jasan zenezake.
Kapt. Kurtz
1/05/2005
jajajajajaja!
taliban asko dago hortik!